
99. zk., 2026ko maiatzaren 28a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
2298
AGINDUA, 2026ko maiatzaren 4koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira 2025eko Ikerkuntzako Euskadi Sariko Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitateko epaimahaiko kideak.
Abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuak Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko.
Hauxe dio dekretuaren 8. artikuluak:
1.– Urtero, epaimahai bat eratuko da, Ikerkuntzako Euskadi Saria ebatzi dezan dagokion modalitatean dekretu honetako 1.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
2.– Ikerkuntzako Euskadi Sarietako epaimahaikideak gutxienez hiru eta gehienez zazpi izango dira, denak ere euren jardun-eremuetan izen handia dutenak. Horietatik zaharrena epaimahaiburua izango da.
Epaimahaiaren osaeran, gizon eta emakumeen arteko oreka-printzipioa errespetatuko da, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.5 artikuluan aurreikusitako moduan.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Eranskinean zerrendatzen diren irakasleak izendatzea 2025eko edizioko Ikerkuntzako Euskadi Sariko Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitateko epaimahaiko kide.
2. artikulua.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
3. artikulua.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuari, hilabeteko epearen barruan, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 4a.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,
JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.
ERANSKINA
Ikerkuntzako Euskadi Sariko epaimahaiaren kideak (2025eko edizioa). Modalitatea: Gizarte Zientziak eta Humanitateak.
Andreu Mas-Colell jauna.
Teresa Cabré andrea.
Jose Ramón Montero Gibert jauna.
Isabel del Val Valdivieso andrea.
RSS