
99. zk., 2026ko maiatzaren 28a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (139 KB - 3 orri.)
- EPUB (119 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
2297
EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 19koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, 2025eko otsailaren 6ko Ebazpenaren bidez onartutako «Bilboko Trenbidearen Lehen Lineako Neguri-Aiboa tartean horma konpontzeko eraikuntza proiektua»-n antzeman diren akats materialak zuzentzen dituena.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2025eko maiatzaren 27ko Ebazpenaren bidez, «Bilboko Trenbidearen Lehen Lineako Neguri-Aiboa tartean horma konpontzeko eraikuntza proiektua» onartu zen; lizitaziorako oinarrizko aurrekontua seiehun eta zazpi mila bostehun eta hirurogeita zortzi euro eta hirurogeita hamaika zentimokoa da (607.568,71) (BEZa barne), eta burutzeko epea sei (6) hilabetekoa. Halaber, deklaratu zen obrak onura publikokoak edo interes sozialekoak direla, lursailak okupatzeko premia dagoela eta eraikuntza-proiektuaren desjabetzeei buruzko eranskinean zerrendatutako ondasunak eta eskubideak lehenbailehen okupatu behar direla.
Bigarrena.– 2025eko apirilaren 4an, proiektua burutzeko behar ziren ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetzeko prozedura hastea eta ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea erabaki zen. Horretarako, 2025eko maiatzaren 5ean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta prentsa idatzian argitaratu zen hori, bai eta Getxoko udaletxeko iragarki-oholean ere.
Hirugarrena.– 2025eko ekainaren 18an, «Bilboko Trenbidearen Lehen Lineako Neguri-Aiboa tartean horma konpontzeko eraikuntza proiektua»-k eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu zen, eta titularrei dei egin zitzaien okupatu aurreko aktak egiteko.
Laugarrena.– Lanak zuinkatzean, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoko Azterlan eta Plangintza Zerbitzuak 2026ko maiatzaren 8an egindako txostenaren arabera, proiektuaren desjabetze-planoan akats material bat zegoela jakinarazi da: proiektatutako hormaren lerrokadura nahi gabe lekualdatu da, eta horrek afekzioen irudikapen grafikoari eta aldi baterako desjabetze- eta okupazio-azaleren zehaztapenari eragin die.
Txosten teknikoak jasotzen duen bezala:
«Hautemandako akatsa proiektatutako hormaren lerrokadura proiektuaren gainerako dokumentazio teknikoan definitutako kokapen zuzenarekiko desplazatzean datza».
Bosgarrena.– Txostenak ondorioztatzen du delineazio-akats materiala dela, proiektuaren definizio geometriko eta funtzionalarekin bat datorrena, eta zuzenketa horrek ez dituela proiektuaren xedea eta esleitutako obraren funtsezko baldintzak aldatzen.
OINARRI JURIDIKOAK
Lehenengoa.– Garraio Azpiegituren zuzendaria da euskal trenbide-sarearen proiektuak onartzeko eta bere egintzetako akats materialak zuzentzeko organo eskuduna, Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 19ko 382/2024 Dekretuaren 11.2.b) artikuluaren arabera.
Bigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak aukera ematen die administrazio publikoei edozein unetan zuzentzeko beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak, ofizioz edo interesdunek eskatuta.
Hirugarrena.– Ebazpen honen bidez egiten diren aldaketen helburua da desjabetzeen ondasun eta eskubideen eta azaleren zerrenda eraikuntza-proiektuaren benetako beharretara egokitzea, ezertan aldatu gabe onartutako proiektuaren funtsa, onura publikoko edo intereseko deklarazioa eta okupazio-beharra. Beraz, aldaketa horiek akats materialak dira.
Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Desjabetzeen planoan antzemandako delineazioko akats materialak zuzentzea, zehazki, «Bilboko Trenbidearen Lehen Lineako Neguri-Aiboa tartean horma konpontzeko eraikuntza proiektuan». Eragindako dokumentazioaren ordez, Desjabetze Osagarrien eranskinean jasotako bertsio zuzendua jarriko da, eta ebazpen honen zatia da.
Bigarrena.– Horren ondorioz, eguneratu egingo dira jabari osoko, zortasun iraunkorreko eta aldi baterako okupazioko azalerak, eranskin horretan jasotako zehaztapen teknikoen arabera.
Zuzenketak 002 – COMP (Erref. 1002/80001) lurzatiari bakarrik eragiten dio, jatorrizko proiektuan sartutako gainerako lurzatietan aldaketarik sartu gabe.
Desjabetze Osagarrien Eranskinaren arabera, afekzio-azalera eguneratuak honako hauek izango dira: jabari osoko 292 m2, zortasun iraunkorreko 0 m2 eta aldi baterako okupazioko 438 m2. Azalera horiek hasieran aurreikusitako afekzioen eta delineazio-akats materialaren zuzenketaren ondoriozko eragin osagarrien baturaren emaitza izango dira.
Hirugarrena.– Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2025eko otsailaren 6ko Ebazpenaren gainerako edukiari eustea; haren bidez, «Bilboko Trenbidearen Lehen Lineako Neguri-Aiboa tartean horma konpontzeko eraikuntza proiektua» onartu zen. Haren barne direla obrak onura publikokoak edo interes sozialekoak izateari buruzko deklarazioa, lursailak okupatzeko beharra eta eraginpeko ondasun eta eskubideak berehala okupatzeko premia.
Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunei eta Getxoko Udalari jakinaraztea, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, dagozkion ondorioetarako.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 19a.
Garraio azpiegituren zuzendaria,
MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.
ERANSKINA
Getxoko udalerrian.
RSS