Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2026ko maiatzaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
2296

EBAZPENA, 2026ko apirilaren 27koa, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2026ko «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako onartutako proiektuei dirulaguntzak ematen diena.

2023ko irailaren 25ean, 132/2023 Dekretua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duena.

2025eko abenduaren 26an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Gazteria eta Emantzipazio zuzendariaren abenduaren 17ko Ebazpena. Horren bidez, garapen-lankidetzako erakundeei dei egiten zaie 2026rako «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako proiektuak aurkez ditzaten.

Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenaren 8. artikuluko 1. puntuarekin bat etorriz, Balorazio Batzordeak 2026ko otsailaren 2an egindako proposamena ikusita, 2026ko otsailaren 3an Gazteria eta Emantzipazio zuzendariak behin-behineko ebazpen-proposamena egin zuen, hautatutako eta hautatu gabeko proiektuen eta plazen zerrendarekin. Behin-behineko ebazpen-proposamen hori erakunde interesdunei jakinarazi zitzaien, eta 10 egun balioduneko epea eman zitzaien alegazioak aurkezteko.

2025eko abenduaren 17ko Ebazpenaren 8. artikuluko 2. puntuaren arabera, alegazioak aurkezteko epea amaitu eta horiek ebatzi ondoren, Gazteria eta Emantzipazio zuzendariak behin betiko ebazpen-proposamena egin zuen 2026ko apirilaren 14an.

Behin betiko ebazpen-proposamena entitate interesdunei jakinarazi ondoren eta emandako dirulaguntza onartzeko 5 eguneko epea igaro ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programan onartutako 2026ko proiektuei dirulaguntzak ematea. Proiektu horiek I. eranskinean daude jasota.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratu dadin agintzea, jakinarazpen efektuak izan ditzan, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen 132/2003 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako baldintzetan, erakunde interesdunei berariaz eta banan-banan jakinaraztea eragotzi gabe.

Hirugarrena.– Ebazpena erakunde interesdun guztiei jakinarazteko agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 27a.

Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordea,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala