Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2026ko maiatzaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2295

AGINDUA, 2026ko maiatzaren 14koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordearen osaera eguneratzen baita.

Osasuneko sailburuaren 2018ko ekainaren 25eko Aginduaren bidez sortu zen Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordea (2018ko uztailaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 136. zk.), organo aholku-emaile gisa, Osasun Sailari aholku teknikoak emateko antolamendu-ereduaren eraketan, non lehen mailako arretaren eta arreta espezializatuaren integrazioak arretaren jarraitutasun hobea ahalbidetuko baitu.

Hori guztia Osasun Saileko Aholku-batzordeen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoaren esparruan egin zen.

2018ko ekainaren 25eko Aginduaren 3. artikuluan ezartzen denez, hauxe izango da batzordearen osaera, agindu horren 4. artikuluan jasotako banaketari jarraituz: batzordeburu bat, idazkari bat eta 18 batzordekide. Denak ere Osasuneko sailburuak izendatuko ditu.

Era berean, Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubidea ezartzen duen maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuaren 6.1 artikuluak ezartzen du kontseilu horietako kide izendatutako pertsonen agintaldiaren iraupena bi urtekoa izango dela; eta berriro hautatu ahal izango dira.

Sortu zenetik, eta denborak aurrera egin ahala, hainbat kide aldatu dira, eta azkena Osasuneko sailburuaren 2024ko otsailaren 20ko Aginduaren bidez egin da (2024ko otsailaren 28ko EHAA, 43. zk.).

Aurrekoa kontuan hartuta, beharrezkoa da organo horretarako izendatutako kide batzuk berritzea.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordearen osaera eguneratzea, honako kide hauekin:

Batzordeburua:

– Gontzal Tamayo Medel jauna, Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea.

Idazkaria:

– Jorge Romeo Ollora jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lehen Mailako Arreta.

Batzordekideak:

Familia eta Komunitate Medikuntzako Euskal Erakundea (Osatzen) ordezkatuz:

– Mónica García Asensio andrea.

Lehen Mailako Arretarako Medikuen Espainiako Elkartearen (SEMERGEN) ordezkaritzan:

– Margarita Pinel Monge andrea.

Mediku Orokorren eta Familiakoen Espainiako Elkartearen ordezkaritzan (SEMEG):

– Juan Alberto Muguruza Valdeolmillos jauna.

Euskadiko Familiako eta Komunitateko Erizaintzaren Zientzia Elkartea (Efekeze) ordezkatuz:

– Judit Aldeguer Corbi andrea.

Lehen Mailako Arretako EAEko Pediatria Elkartea ordezkatuz:

– Nerea Trebolazabala Quirante andrea.

Euskadiko Emaginen Elkartearen ordezkaria:

– Estíbaliz Jiménez Gutiérrez andrea.

Euskal Herriko Pediatria Elkartearen ordezkaria:

– Olaia Sevilla García andrea.

Osasun Sailak proposatuta:

– Inés Gallego Camiña andrea, Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren zuzendaria.

– Jon Argote Atxalandabaso jauna: Lehen Mailako Arretako Unitateko burua:

– Mónica López Linares Pomarino andrea: Administrazioa.

– Aitziber Barandiarán Igoa andrea: Integrazio Asistentzialerako Zuzendaritza.

– Beatriz Mendoza Perez de Mendiguren andrea: Erizaintzako Zuzendaritza.

– Cristina Vaamonde García andrea: Pediatrian espezializatutako erizaintza.

– Arritxu Etxeberria Agirre andrea: Lehen mailako arretako farmazia:

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritza ordezkatuz:

Koldo Berganzo Corrales jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko zuzendaria.

– Roberto Abad García jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erizaintzako zuzendariordea.

Euskadiko Udalen Elkartea (Eudel) ordezkatuz:

– Juan Ibarretxe Karetxe jauna.

Arreta Soziosanitariorako Euskal Kontseiluaren ordezkaritzan:

– Maria del Carmen Alvarez Zubizarreta andrea, Osasun Saileko Arreta Soziosanitarioko zuzendaria.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 14a.

Osasuneko sailburua,

ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.


Azterketa dokumentala