
97. zk., 2026ko maiatzaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (141 KB - 2 orri.)
- EPUB (150 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2255
IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduen administrazio-emakidak azkentzeko espedienteak jendaurrean jartzekoa.
Uraren Euskal Agentziak emakida-eskubidea azkentzeko administrazio-prozedurak hasi ditu. Prozedura horien ezaugarriak iragarki honen eranskinean zehaztuta daude.
Eta hori guztia, denek jakin dezaten, jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 163. artikuluan ezarritakoaren arabera eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta (849/1986 Errege Dekretua Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duena da). Horrela, gaiak eragiten dion edozein pertsonak espedientea aztertu ahal izango du, eta egokitzat jotzen duen oro adierazi ahal izango du esandako epean, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez.
Espedienteak eskuragarri egongo dira, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atarian ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus), Informazio Publikoa atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 14a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS