Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2026ko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2253

IRAGARKIA, Antzuolako (Gipuzkoa) udalerriko Uzarraga auzoan dagoen Aristi errekatik eta izenik gabeko iturburu batetik urteko 815,4 m3 ur publiko aprobetxatzeko administrazio-emakidari buruzko espedientea jendaurrean jartzeko dena, abeltzaintza eta ureztatze-erabilerarako.

– Espedientearen kodea: A-G-2019-0008.

– Eskatzailea: Santiago Echezarreta Aguirre.

– Jardueraren kokapena: Antzuola (Gipuzkoa).

– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak):

Aristi erreka X: 549.506 Y: 4.772.584.

Izenik gabeko iturburua X:549.521 Y:4.772.614.

– Eskatutako urteko bolumena: 815,4 m3/urte.

– Uraren erabilera: abeltzaintzarako eta ureztatzeko.

– Jardueraren deskribapena: iturburuko urak kutxeta baten bidez bilduko dira, eta 8 m3-ko edukiera duen biltegi batera bideratuko dira. Handik, Benitua baserrira edo 25 m3-ko edukiera duen beste biltegi batera bideratuko dira (Aristi errekako urak ere bertara bideratzen dira, presa txiki baten bidez), ondoren erabiltzeko.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek alegazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzian, epe horren barruan. Agentzia horretan egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian, Informazio Publikoa atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 23a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala