
97. zk., 2026ko maiatzaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
2248
IRAGARKIA, 2026ko apirilaren 27koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren espediente batzuei buruzko bertaratze-errekerimenduak jakinaraztekoa.
Aipatutako errekerimenduak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Horretarako, honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie, haien espedienteak izapidetzen jarraitu ahal izateko, 10 eguneko epean bertaratu beharko dutela Bizkaiko Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Halaber, interesdunei jakinarazten zaie epe horretan bertaratzen ez badira, eskaerari uko egin diotela ulertuko dela.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 27a.
Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,
GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.
RSS