
97. zk., 2026ko maiatzaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2246
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Jokoaren Erregistro Orokorrean behin betiko baja ematea baimentzen duen ebazpena, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.
Ezinezkoa izan da idazki hori zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunari jakinarazten zaio 10 egun balioduneko epea duela alegazioak aurkezteko, dokumentazioa aurkezteko eta, hala badagokio, prozeduran baliatu nahi dituen frogak proposatzeko.
Halaber, epe horretan, espedientea kontsultatu eta espedienteko dokumentuen kopiak eskuratu ahal izango ditu Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean ageri den interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 15a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
NEREA ALDAY GARATE.
RSS