Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2026ko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2243

EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 19koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, argitara emateko master honen ikasketa plana: Unibertsitate Masterra: Bioetika eta Biozuzenbidea. Masterra unibertsitate hauek ematen dute: La Lagunako Unibertsitateak, Kanaria Handiko Las Palmaseko Unibertsitateak eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak.

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa plana egiaztatu du, Unibertsitate Kalitate eta Hezkuntza Ebaluaziorako Kanariar Agentziak aldeko txostena egin ondoren; Kanarietako Autonomia Erkidegoaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren baimenak ere baditu (abenduaren 9ko 204/2024 Dekretuaren bidez, BOCen argitaratua 2024ko abenduaren 16an; Euskal Autonomia Erkidegoaren baimena (EHAAn argitaratua 2024ko irailaren 24an), eta tituluak izaera ofiziala eskuratu zuen Ministroen Kontseiluak 2025eko martxoaren 18an hartutako Erabakiaren bidez (BOEn argitaratua 2025eko martxoaren 31n, Unibertsitateen idazkari nagusiaren 2025eko martxoaren 25eko Ebazpenaren bidez).

UPV/EHUren Estatutuetako 187.1 d) artikuluak idazkari nagusiari esleitzen dio UPV/EHUko erabaki guztien publizitatea bermatzeko eginkizuna. Bestalde, 39/2015 Legeko 131. artikuluak dio arautegi eta xedapen administratiboak kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu beharko direla, indarrean jarri eta ondorio juridikoak izan ditzaten, bat etorrita Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeko 10. artikuluarekin.

Hori dela eta, bat etorrita Unibertsitate Sistemari buruzko 2/2023 Lege Organikoko 8.3 artikuluan eta 822/21 Errege Dekretuko 27.4 artikuluan adierazitakoarekin, honako hau

EBATZI DUT:

Agindua ematea argitara dadin «Bioetika eta Biozuzenbidea» Unibertsitate Masterraren ikasketa plana, eranskinean jasotzen den bezala. Masterra La Lagunako Unibertsitatearen, Kanaria Handiko Las Palmaseko Unibertsitatearen eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen artekoa da.

Leioa, 2026ko maiatzaren 19a.

Idazkari nagusia,

LEIRE GARMENDIA ARRIETA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala