
97. zk., 2026ko maiatzaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (135 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2240
AGINDUA, 2026ko maiatzaren 12koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Arteale izeneko fundazioa azkentzeko erabakia.
2026ko urtarrilaren 30ean, eskabide bat sartu zen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren Erregistro Orokorrean, Euskal Autonomia Erkidegoko Babesletzak Fundación Arteale izeneko fundazioaren azkentzea berretsi zezala eskatzen zuena.
Aipaturiko fundazioaren patronatuak 2025eko abenduaren 23an hartu zuen fundazioa azkentzeko erabakia; patronatuko idazkariak, presidentearen oniritziarekin, data berean egindako ziurtagirian jasota dagoen moduan.
Horrekin batera, administrazio-espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zen.
Patronatuak aho batez erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 40.c) artikuluan ezarritako kausa betetzen dela, hau da, fundazioaren helburua ezin dela gauzatu.
Halaber, likidazio-plana onartzea erabaki da; Fundazioaren izenari «likidazioan» adierazpena formalki gehitzea; eta, azkenik, likidazioan soberan geratu den ondarea, halakorik balego, Fundazioaren antzeko helburuak dituen irabazi-asmorik gabeko erakunde bati edo gehiagori bideratzea erabaki da.
Fundazioa azkentzeko erabakia Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren 2026ko apirilaren 1eko Ebazpenaren bidez berretsi da.
Azkentzeko erabakia 2026ko urtarrilaren 14an Luis Pérez de Lazárraga Villanueva Vitoria-Gasteizko notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan gauzatu da (protokolo-zenbakia: 76).
Fundación Arteale azkentzea erabaki ondoren, fundazioak likidazio-prozesu bati ekin behar dio. Prozesu horretan, Fundazioei buruzko Legearen 42. artikuluaren bosgarren paragrafoan xedatutakoa oinarri hartuta, ezin izango ditu likidaziorako, kredituak kobratzeko, zorrak ordaintzeko edo betearazteko dauden egintzak betetzeko beharrezkoak diren obligazioak baino gehiago hartu.
Fundazioa azkentzen bada, likidazio-prozesua irekiko da, eta patronatuak gauzatuko du.
Likidazio-eragiketak eskritura publikoan formalizatuko dira, eta erabakia Fundazioen Erregistroan inskribatuko da, Babesletzak txostena egin ondoren.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu baten bidez, azkentze-espediente honen gaineko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua; eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 3.1 artikulua.
Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 40., 41. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 48. artikuluan aurreikusitako baldintzak.
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación Arteale izeneko fundazioa azkentzeko erabakia, Agindu honen datarekin 2026ko urtarrilaren 14an Luis Pérez de Lazárraga Villanueva Vitoria-Gasteizko notarioaren aurrean egiletsitako azkentze-eskrituran aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 76).
XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, ondorioz, honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 12a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS