
97. zk., 2026ko maiatzaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2239
EBAZPENA, 2026ko maitzaren 5ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira museo eta bildumei 2026rako dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak, eta argitara ematen baita batzorde horren osaera.
Ikusi da Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko apirilaren 15eko Agindua, museo eta bildumetarako 2026rako dirulaguntzen oinarriak onartu eta deialdia egiten duena.
Agindu horren 13. artikuluak xedatzen duenez, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez jakinaraziko da Balorazio Batzordearen osaera.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio-batzordeko kide izendatzea honako hauek:
– Ana Miriam Vives Almandoz andrea.
– Maria Ozcoidi Moreno andrea.
– Daniel Eguskiza Ganchegui jauna.
Bigarrena.– Balorazio Batzordearen osaera argitara ematea. Honako kide hauek izango ditu:
Presidentea, Urkiri Salaberria Gracia andrea, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendaria.
Batzordekideak:
– Ana Miriam Vives Almandoz andrea.
– Maria Ozcoidi Moreno andrea.
– Daniel Eguskiza Ganchegui jauna.
– Ainhoa Bernabe Aranberri andrea, Museoen Zentroko teknikaria.
Hirugarrena.– Natalia Barral Marín andrea, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzako aholkulari juridikoa izendatzea balorazio-batzordeko idazkari, hitzarekin baina botorik gabe.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 5a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS