Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2026ko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2235

783/2026 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen hau aldatzen baita: 712/2026 Ebazpena, apirilaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen baita estatutupeko langile bihurtzeko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea, mendekoen/langileen lanbide-taldeko zerbitzuetako langileen kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honela aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 712/2026 Ebazpena, zerbitzuetako langileen kategoriako epaimahaiaren osaerari dagokionez:

a) Elena Yurrebaso Ibarrondo andrea epaimahaiburu titular izendatu izana errebokatzea.

b) Aitor Aguirre San Juan jauna epaimahaiburu titular izendatzea.

c) Aitor Aguirre San Juan jauna ordezko epaimahaiburu izendatu izana errebokatzea.

d) Amaya Zaldua Imaz andrea ordezko epaimahaiburu izendatzea.

e) Sara Yáñez Otero andrea lehenengo epaimahaikide titular izendatu izana errebokatzea.

f) Iñigo Abascal Miguélez jauna lehenengo epaimahaikide titular izendatzea.

g) Iñigo Abascal Miguélez jauna lehenengo ordezko epaimahaikide izendatu izana errebokatzea.

h) Garikoitz Alcocer Acha jauna lehenengo ordezko epaimahaikide izendatzea.

i) Ana Zabala Ipiña andrea laugarren epaimahaikide titular izendatu izana errebokatzea.

j) Aingeru Alcocer Acha jauna laugarren epaimahaikide titular izendatzea.

k) Aingeru Alcocer Acha jauna laugarren ordezko epaimahaikide izendatu izana errebokatzea.

l) Ainize Zas García andrea laugarren ordezko epaimahaikide izendatzea.

m) Larraitz Zubeldia Iciar andrea idazkari titular izendatu izana errebokatzea.

n) Mónica Diez Cabo andrea idazkari titular izendatzea.

ñ) Ángela Alejos Gil andrea ordezko idazkari izendatu izana errebokatzea.

o) Igor Goikoetxea Iribar jauna ordezko idazkari izendatzea.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

Hirugarrena.– Aintzat harturik Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren 24. oinarrian ezarritakoa, ebazpen horren bidez onartu baitziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko deitu ziren 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala