
97. zk., 2026ko maiatzaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (146 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2234
782/2026 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen hau aldatzen baita: 711/2026 Ebazpena, apirilaren 13koa, zeinaren bidez izendatzen baita estatutupeko langile bihurtzeko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea, mendekoen/langileen lanbide-taldeko zeladore kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honela aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 711/2026 Ebazpena, zeladore kategoriako epaimahaiaren osaerari dagokionez:
a) Nerea Zabala Moreno andrea lehenengo ordezko epaimahaikide izendatu izana errebokatzea.
b) Iker Zendoia Etxezarreta jauna lehenengo ordezko epaimahaikide izendatzea.
c) Jone Yurrebaso Charterina andrea bigarren ordezko epaimahaikide izendatu izana errebokatzea.
d) Jesús Zabala Fernández jauna bigarren epaimahaikide titular izendatzea.
e) Jesús Zabala Fernández jauna bigarren ordezko epaimahaikide izendatu izana errebokatzea.
f) Zigor Abadía Gárate jauna bigarren ordezko epaimahaikide izendatzea.
g) María del Coro Zabala Márquez andrea hirugarren epaimahaikide titular izendatu izana errebokatzea.
h) Joseba Andoni Zalacain Echeverría jauna hirugarren epaimahaikide titular izendatzea.
i) Joseba Andoni Zalacain Echeverría jauna hirugarren ordezko epaimahaikide izendatu izana errebokatzea.
j) Karmen Zoilo Sánchez andrea hirugarren ordezko epaimahaikide izendatzea.
k) Olatz Zabalia García andrea laugarren ordezko epaimahaikide izendatu izana errebokatzea.
l) Carlos Félix Zuazo Uriarte jauna laugarren ordezko epaimahaikide izendatzea.
m) Oskar Zurdo Iraeta jauna idazkari titular izendatu izana errebokatzea.
n) Joseba Beneitez Landeta jauna idazkari titular izendatzea.
ñ) Álvaro Alonso Martínez jauna ordezko idazkari izendatu izana errebokatzea.
o) Fernando Gil Ortiz jauna ordezko idazkari izendatzea.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Aintzat harturik Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren 24. oinarrian ezarritakoa, ebazpen horren bidez onartu baitziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko deitu ziren 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 4a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS