Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2026ko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2233

781/2026 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen hau aldatzen baita: 708/2026 Ebazpena, apirilaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen baita estatutupeko langile bihurtzeko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea, administrazioko teknikari espezialisten lanbide-taldeko administrarien kategorian (administrarien lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honela aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 708/2026 Ebazpena, administrarien kategoriako epaimahaiaren osaerari dagokionez:

a) Jorge Federico Bayón Martínez jauna ordezko epaimahaiburu izendatu izana errebokatzea.

b) Ainhoa Aldazabal Ortiz andrea ordezko epaimahaiburu izendatzea.

c) Juan Carlos Ayerdi Cervino jauna hirugarren epaimahaikide titular izendatu izana errebokatzea.

d) María Alberdi Pérez andrea hirugarren epaimahaikide titular izendatzea.

e) María Alberdi Pérez andrea hirugarren ordezko epaimahaikide izendatu izana errebokatzea.

f) Gonzalo Chueca Amador jauna hirugarren ordezko epaimahaikide izendatzea.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

Hirugarrena.– Aintzat harturik Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren 24. oinarrian ezarritakoa, ebazpen horren bidez onartu baitziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko deitu ziren 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala