
97. zk., 2026ko maiatzaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2231
779/2026 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen hau aldatzen baita: 710/2026 Ebazpena, apirilaren 13koa, zeinaren bidez izendatzen baita estatutupeko langile bihurtzeko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea, administrazioko teknikari laguntzaileen lanbide-taldeko administrari laguntzaile kategorian (administrazioko eta erabiltzailearen arretako laguntzaile lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honela aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 710/2026 Ebazpena, administrari laguntzaile kategoriako epaimahaiaren osaerari dagokionez:
a) José María Zabalo Fanado jauna bigarren epaimahaikide titular izendatu izana errebokatzea.
b) María José Zamora Prieto andrea bigarren epaimahaikide titular izendatzea.
c) María José Zamora Prieto andrea bigarren ordezko epaimahaikide izendatu izana errebokatzea.
d) Miren Izaskun Zárraga Pomposo andrea bigarren ordezko epaimahaikide izendatzea.
e) Maite Zárate Lejarzegui andrea hirugarren ordezko epaimahaikide izendatu izana errebokatzea.
f) Rosa Carmen Zatarain Escudero andrea hirugarren ordezko epaimahaikide izendatzea.
g) Julen Josu Amparan Álvarez jauna idazkari titular izendatu izana errebokatzea.
h) Unai Asensio Dorronsoro jauna idazkari titular izendatzea.
i) Mikel Aingeru Arrúe Ispizua jauna ordezko idazkari izendatu izana errebokatzea.
j) María Cándida Blanco Iglesias andrea ordezko idazkari izendatzea.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren 24. oinarrian ezarritakoaren babesean, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 4a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS