
97. zk., 2026ko maiatzaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2228
2977/2026 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Erizaintzako gainbegiralea izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan, Baliabide Materialen Unitatean.
520/2026 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIko Baliabide Materialen Unitateko Erizaintzako gainbegirale lanpostu bat izendapen askez hornitzeko.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Miren Nekane Juaristi Iparraguirre andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Erizaintzako gainbegirale izendatzea, izendapen askez, Bilbo-Basurtuko ESIko Baliabide Materialen Unitatean.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Erizaintzako gainbegirale izendatzea Miren Nekane Juaristi Iparraguirre andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan, Baliabide Materialen Unitatean.
Bigarrena.– Izendapen honek egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2026ko apirilaren 24a.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua hornitzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2026ko apirilaren 24a.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.
RSS