Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2026ko maiatzaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2222

IRAGARKIA, Gernika-Lumoko udalerrian (Bizkaia) uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena eta beste baten iraungitzea argitaratzeko dena.

Emandako espedientearen kodea: A-B-2024-0010.

Eskatzailea: Aritz Urionabarrenetxea Apraiz.

Iraungitzen den espedientearen kodea: A-B-2011-2446.

Eskatzailea: Aritz Urionabarrenetxea Apraiz.

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko apirilaren 17ko Ebazpen bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Aritz Urionabarrenetxea Apraizi eman zaiola Gernika-Lumoko udalerrian (Bizkaia) dagoen Madarixa-Alde iturburuko urtean 63,7 m3 ur aprobetxatzeko administrazio-emakida, abeltzaintzarako eta ureztatzeko, 20 urteko eperako.

Halaber, helburu berdinarekin jakitera ematen da Gernika-Lumoko udalerrian (Bizkaia) dagoen putzu bateko (benetan, iturburu bateko) urak aprobetxatzeko Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak 1993ko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez inskribatutako eskubidea iraungi dela (Espediente zenbakia: A-B-2011-2446).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 13a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala