
96. zk., 2026ko maiatzaren 25a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2220
IRAGARKIA, Errezilgo udalerrian (Gipuzkoa), uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena eta beste biren iraungitzea argitaratzeko dena.
Emandako espedientearen kodea: A-G-2024-0034.
Eskatzailea: Aritz Arzalluz Beobide.
Iraungitzen diren espedienteak: A-G-2011-4951 eta A-G-2011-4952.
Eskatzailea: Aritz Arzalluz Beobide.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko apirilaren 7ko Ebazpen bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Aritz Arzalluz Beobideri eman zaiola Errezilgo udalerrian (Gipuzkoa) dauden Iturburu eta Oilotegi Aldea Iturria iturburuko urtean 4470 m3 ur publiko aprobetxatzeko administrazio-emakida, etxeko erabilerarako, abeltzaintzarako eta ureztatzeko, 20 urteko eperako.
Halaber, helburu berdinarekin jakitera ematen da Errezilgo udalerrian Iturburu eta Oilotegi Aldea Iturria iturburuko urak aprobetxatzeko Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak 1993ko maiatzaren 24ko Ebazpenaren bidez inskribatutako eskubideak iraungi direla (Espediente zenbakiak: A-G-2011-4951 eta A-G-2011-4952).
Vitoria-Gasteizen, 2026ko maiatzaren 7a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS