
96. zk., 2026ko maiatzaren 25a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2214
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak 2026-375 espedienteari dagokionez egindako errekerimendua, datu pertsonalak babesteko erregelamenduan bildutako eskubideak baliatzeari buruzkoa.
Aipatutako errekerimendua jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
1.– Interesduna Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzara joan daiteke (Larrauri Mendotxe Bidea 18, Erandio, Bizkaia), 15 egun baliodun igaro baino lehen, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Han izango du jakinarazpena bere esku; jakinarazpenean zehazten da zer dokumentu eskatzen zaizkion.
2.– Jakinarazpena jasotzeko aipatutako epean bertaratu ezean, prozedurak aurrera jarraituko du bestelako izapiderik gabe, eta dagokion ebazpena emango da.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Erandio, 2026ko maiatzaren 7a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
ASIER ERKOREKA ARRUZA.
RSS