
96. zk., 2026ko maiatzaren 25a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 3 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
2211
EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 18koa, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kontratazio-mahaietan eta kide anitzeko beste organo batzuetan bulego horren ordezkariak izendatzeko dena.
Uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazioaren araubidea ezartzekoak– kontratazio-batzordeak sortzeko aukera arautzen du 7. artikuluan, kontratazio-mahaiak egotea 8. artikuluan, eta 25. artikuluan, berriz, Kontratazio Batzorde Nagusia, kontratazio zentralizatuko horniduren, obren edo zerbitzuen kontratazio-mahaiaren zereginak betetzeko; zehazten du, gainera, kasu horietan, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko ordezkari batek egon behar duela batzordean, titularrak izendatuta, eta titularrak erabakiko du kasuan-kasuan pertsona horrek kontratazio-mahaiko bilerara joan behar duen ala ez, dagokion kontratazioaren ezaugarriak eta nolakotasuna kontuan hartuta. Bestalde, arau horren 31. eta 32. artikuluetan arautzen da Kontrol Ekonomikoko Bulegoak zer ordezkaritza izan behar duen Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordearen Osoko Bilkuran eta Batzorde Iraunkorrean.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kontratazio-mahaietan eta kide anitzeko beste organo batzuetan bulego horretako ordezkariak izendatzeko azken ebazpena, 2025eko martxoaren 24koa, onartu zenetik aldaketak izan dira Kontrol Ekonomikoko Bulegoko plantillari atxikitako langileen artean, eta horregatik komeni da kide anitzeko organo horiei dagozkien izendapenak eguneratzea. Aipatutako bulegoko zuzendariaren eskumenekoak dira izendapenok.
Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jarraian aipatzen diren kide anitzeko organoetan Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkari izendatzea kontu-hartzailetzako kontrol-eginkizuna esleituta duten pertsona hauek:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordean, Fernando Martínez de Zuazo Letamendi jauna. Uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren 31. eta 32. artikuluetan ezartzen dira batzorde horren osoko bilkuraren eta batzorde iraunkorraren osaera, hurrenez hurren.
– Kontratazio Batzorde Nagusian, izapidetzen ari den espedientearen kontratazio-organoa atxikita dagoen sailaren edo organismoaren kontrol kontu-hartzailearen eginkizuna esleituta duen pertsona.
Bigarrena.– Kontratazio-mahaietan Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkari izendatzea kontu-hartzailetzako kontrol-eginkizuna esleituta duten pertsona hauek:
– Jaurlaritzaren Lehendakaritzak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, Nora Ocón González andrea.
– Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, Miguel Ángel García Ovejero jauna.
– Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, Gotzon Longarte Bilbao jauna.
– Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, Oihane Torre Tobarias andrea.
– Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, Ane Itziar Garcia Cantera andrea.
– Segurtasun Sailak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, Sara Iribar Olabarri andrea.
– Hezkuntza Sailak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, Borja Pérez Ramsden jauna.
– Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, Ágata Cabezas Muñoz andrea.
– Osasun Sailak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, María Ángeles Borjabad Roque andrea, espedientearen izapidetzea saileko organo zentralei edo Arabako Lurralde Ordezkaritzari dagokionean; Sara Iribar Olabarri andrea, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari dagokionean, eta Miguel Ángel García Ovejero jauna, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari dagokionean.
– Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, Nekane Antolin Arechabala andrea.
– Mugikortasun Jasangarriaren Sailak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, Ágata Cabezas Muñoz andrea.
– Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, Eider Zabala Uribeetxeberria andrea.
– Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, Oihane Torre Tobarias andrea.
– Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, Nora Ocón González andrea.
– Justizia eta Giza Eskubideen Sailak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, Ainhoa Ganzedo López andrea.
– «Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística (EEE/IVE)» administrazio-organismo autonomoak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, Gotzon Longarte Bilbao jauna.
– «Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua» administrazio-organismo autonomoak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, Miguel Ángel García Ovejero jauna.
– «Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea/Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos (HABE)» administrazio-organismo autonomoak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, Miguel Ángel García Ovejero jauna.
– «Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia» administrazio-organismo autonomoak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, Ane Itziar Garcia Cantera andrea.
– «Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea» administrazio-organismo autonomoak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, Sara Iribar Olabarri andrea.
– «Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea» administrazio-organismo autonomoak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, María Ángeles Borjabad Roque andrea.
– «Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua» administrazio-organismo autonomoak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, Sara Iribar Olabarri andrea.
– «Administrazio Publikoaren Euskal Institutua (IVAP)» administrazio-organismo autonomoak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, Gotzon Longarte Bilbao jauna.
– «Lehiaren Euskal Agintaritza» administrazio-organismo autonomoak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, Sara Iribar Olabarri andrea.
Hirugarrena.– Kontratazio-batzordeak eratzen badira, bulego horretako kide izendatutako pertsonari egokituko zaio Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkaritza sail interesduneko kontratazio-mahaian, baldin eta bulego horretako titularrak hala erabakitzen badu, kasuan kasuko kontratazioaren ezaugarrien eta nolakotasunaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren barneko ekonomiaren kontrola eta kontabilitatea garatzen dituen urriaren 31ko 464/1995 Dekretuaren 38. artikuluak arautuko du haren parte-hartzea.
Laugarrena.– Ordezko bana izendatzea kontu-hartzailetzako kontrol-eginkizuna esleituta duten eta aurreko puntuetan aipatu diren pertsonei, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkari izendatu diren organoen bileretara joaterik ez dutenetarako, kargu hori hutsik dagoelako, titularra kanpoan edo gaixorik dagoelako edo titularrak bilerara ez joateko bestelako arrazoi justifikaturen bat duelako.
Bosgarrena.– Baliorik gabe uztea 2025eko martxoaren 24ko Ebazpenaren bidez egindako izendapenak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 18a.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendaria,
DAVID ÁLVAREZ MARTÍNEZ.
RSS