
96. zk., 2026ko maiatzaren 25a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
2209
EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 18koa, Araubide Juridikoaren zuzendariarena, zeinaren bidez entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapide-aldia zabaltzen baita Euskal Diasporaren lege aurreproiekturako.
Lehendakaritzak Euskal Diasporaren lege-aurreproiektua egin du, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legean ezarritako izapideen arabera.
Lege horren xedapenak betez, lehendakariak dekretu bat eman zuen 2026ko maiatzaren 14an, lege-aurreproiektua egiteko prozedurari hasiera emateko.
Aipatutako ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17.artikuluan aurreikusitakoaren arabera, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak beti egin behar dira, herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten badie eta artikulu horretan jasotako salbuespen-arrazoiren ematen ez bada.
Horretarako, Euskal Diasporaren lege-aurreproiektua jendaurrean jartzen da hilabete batez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Azaldutako guztiagatik, aipatutako lege-aurreproiektua egiteko prozedurari hasiera ematen dion lehendakariaren 2026ko maiatzaren 14ko Dekretuan eta Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 388/2024 Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapide-aldia zabaltzea Euskal Diasporaren lege-aurreproiekturako, hilabetez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, lege-aurreproiektua eskuragarri egongo da Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzan (Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoko iragarki-taulan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/
Hirugarrena.– Alegazioak modu elektronikoan aurkez daitezke https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ helbidean, eta aurrez aurre Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzan (Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz), bai eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein lekutan ere. Alegazioak Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzari zuzenduko zaizkio.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 18a.
Araubide Juridikoaren zuzendaria,
ABEL LÓPEZ DE AGUILETA QUINTANA.
RSS