Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2026ko maiatzaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2208

878/2026 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Administrazioko eta Kudeaketako A Ataleko buru (Erosketen, Horniduren eta Biltegiko Atala) lanpostu bat izendapen askez hornitzeko deialdia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.

AURREKARIAK

Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen otsailaren 16ko 246/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen Administrazioko eta Kudeaketako A Ataleko buru (Erosketen, Horniduren eta Biltegiko Atala) lanpostu bat izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan (2026ko martxoaren 2ko EHAA, 41. zk.).

Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Administrazioko eta Kudeaketako A Ataleko buru (Erosketen, Horniduren eta Biltegiko Atala) lanpostua hornitzeko deialdia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan. Horrek ondorioak izango ditu ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hondarribia, 2026ko maiatzaren 6a.

Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,

PEDRO MORRONDO VALDEOLMILLOS.


Azterketa dokumentala