
96. zk., 2026ko maiatzaren 25a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (142 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2206
712/2026 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez estatutupeko langile bihurtzeko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea izendatzen baita mendekoen/langileen lanbide-taldeko zerbitzuetako langilearen kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 5ekoa 468/2026 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira oinarri espezifikoak zerbitzuetako langilearen kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpenaren 21. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.
Adierazitako guztiagatik, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aurretik aipatutako kategoriako prozesuaren epaimahai kalifikatzailea izendatzea. Epaimahai hori ebazpen honen eranskinean agertzen diren kideek osatuko dute.
Bigarrena.– Ebazpenak onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.
Laugarrena.– Aintzat harturik Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren 24. oinarrian ezarritakoa, ebazpen horren bidez onartu baitziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko deitu ziren 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 13a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
ERANSKINA
KATEGORIA: ZERBITZUETAKO LANGILEA
Epaimahaiburua:
– Titularra: Elena Yurrebaso Ibarrondo.
– Ordezkoa: Aitor Aguirre San Juan.
Lehenengo epaimahaikidea:
– Titularra: Sara Yañez Otero.
– Ordezkoa: Iñigo Abascal Miguelez.
Bigarren epaimahaikidea:
– Titularra: Ivan Zapirain Iglesias.
– Ordezkoa: Elisa Zabala Lopez.
Hirugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Gaizka Zumeta Uriarte.
– Ordezkoa: Iune Zabalza Rubio.
Laugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Ana Zabala Ipiña.
– Ordezkoa: Aingeru Alcocer Acha.
Idazkaria:
– Titularra: Larraitz Zubeldia Iciar.
– Ordezkoa: Angela Alejos Gil.
RSS