Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2026ko maiatzaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2204

710/2026 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez estatutupeko langile bihurtzeko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea izendatzen baita administrazioko teknikari laguntzaileen lanbide-taldeko administrari laguntzaile kategorian (administrazioko eta erabiltzailearen arretako laguntzaile lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 5ekoa 467/2026 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira oinarri espezifikoak administrari laguntzaile kategorian (administrazioko eta erabiltzailearen arretako laguntzaile lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpenaren 21. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.

Adierazitako guztiagatik, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aurretik aipatutako kategoriako prozesuaren epaimahai kalifikatzailea izendatzea. Epaimahai hori ebazpen honen eranskinean agertzen diren kideek osatuko dute.

Bigarrena.– Ebazpenak onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

Laugarrena.– Aintzat harturik Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren 24. oinarrian ezarritakoa, ebazpen horren bidez onartu baitziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko deitu ziren 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 13a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

ERANSKINA
KATEGORIA: ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA (ADMINISTRAZIOKO ETA ERABILTZAILEAREN ARRETAKO LAGUNTZAILE LANPOSTU FUNTZIONALA)

Epaimahaiburua:

– Titularra: Jone Miren Yeregui Eguiguren.

– Ordezkoa: Florentino Zaragoza Fernandez-Guerra.

Lehenengo epaimahaikidea:

– Titularra: Chih Hsin Yeh Lu.

– Ordezkoa: Iñaki Zaldivar Zubiaga.

Bigarren epaimahaikidea:

– Titularra: Jose Maria Zabalo Fanado.

– Ordezkoa: Maria Jose Zamora Prieto.

Hirugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Cesar Zalabardo Martinez.

– Ordezkoa: Maite Zarate Lejarzegui.

Laugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Maria Isabel Zabala Beperet.

– Ordezkoa: Joseba Zugazaga Ugarriza.

Idazkaria:

– Titularra: Julen Josu Amparan Alvarez.

– Ordezkoa: Mikel Aingeru Arrue Ispizua.


Azterketa dokumentala