
96. zk., 2026ko maiatzaren 25a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2197
709/2026 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Anestesiako Atal Sanitarioko buru bat hautatzeko deialdia Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.
AURREKARIAK
Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentearen abenduaren 4ko 921/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen Debabarreneko ESIko Anestesiako Atal Sanitarioko buru lanpostu bat hornitzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2026ko urtarrilaren 23ko EHAA, 15. zk., eta 2026ko otsailaren 5eko BOE, 32. zk.).
Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.
Adierazitako guztiagatik, langileen arloan indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, bat etorriz Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutuak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1 e) artikuluan xedatutakoarekin (azaroaren 14ko EHAA, 219. zk.) eta lehiaketa arautzen duten oinarriak betez,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Anestesiako Atal Sanitarioko buru lanpostua hornitzeko deialdia Debabarreneko ESIan. Horrek ondorioak izango ditu ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Mendaro, 2026ko apirilaren 1a.
Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentea,
ASIER ESNAL ALBIZU.
RSS