Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2026ko maiatzaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2195

862/2026 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Santa Marina Ospitaleko Ekonomiako eta Finantzako zuzendaria bere kargutik kentzen baita.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 9ko 697/2018 Ebazpenaren bidez, José Antonio González Gutiérrez jauna Santa Marina Ospitaleko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari izendatu zen (2018ko uztailaren 24ko EHAA, 142. zk.).

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak kontuan hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– José Antonio González Gutiérrez jauna Santa Marina Ospitaleko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari kargutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2026ko ekainaren 10eko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari, Santa Marina Ospitaleko Langileen Zuzendaritzari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Plangintzako eta Langileen Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 12a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala