Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2026ko maiatzaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ORDIZIAKO UDALA
2190

IRAGARKIA, Etxebizitza Planaren hasierako onarpenari buruzkoa.

Ordiziako Udalbatzarrak 2026ko apirilaren 29an egindako osoko bilkuran besteak beste, akordio hau hartu zuen:

Lehenengoa.– Hasierako onarpena ematea Ordiziako Etxebizitza Planari.

Alegaziorik ez balego, plana behin betiko onetsiko da, Udalbatzak berriz onartu beharrik gabe.

Bigarrena.– Jendaurreko informaziorako hilabeteko epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarkia argitaratuz.

Epe horretan, dagoen dokumentazioa eta jarraitutako prozedura (2025IPLA0004 espedientea) aztertu ahal izango du, udal bulegoetan, edozein pertsona fisikok edo juridikok, bai eta egokitzat jotzen diren alegazioak egin ere.

7/1985 Legearen 49. artikuluaren azken paragrafoan ezarritakoaren arabera, jendeaurreko erakustaldian erreklamaziorik edo iradokizunik aurkeztu ezean, behin betiko onartutzat joko da Ordenantza, Udalbatzak akordiorik hartu behar izan gabe.

Ordizia, 2026ko maiatzaren 4a.

Alkatea,

ADUR EZENARRO AGIRRE.


Azterketa dokumentala