
95. zk., 2026ko maiatzaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2189
IRAGARKIA, Muxikako udalerrian (Bizkaia), uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena eta beste baten iraungitzea argitaratzeko dena.
Emandako espedientearen kodea: A-B-2025-0003.
Eskatzailea: José Ramón San Sebastián Gangoiti.
Iraungitzen den espedientea: A-B-2011-1433.
Eskatzailea: José Ramón San Sebastián Gangoiti.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko martxoaren 30eko Ebazpen bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Jose Ramon San Sebastián Gangoitiri eman zaiola Muxikako udalerrian (Bizkaia) dagoen Lanbide errekako urtean 459 m3 ur publiko aprobetxatzeko administrazio-emakida, ureztatzeko, 20 urteko eperako.
Halaber, helburu berdinarekin jakitera ematen da Muxika udalerrian (Bizkaia) erreka bateko urak aprobetxatzeko Uren zuzendariak 2001eko apirilaren 9ko Ebazpenaren bidez emandako emakida iraungi dela (Espediente zenbakia: A-B-2011-1433).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 14a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS