Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2026ko maiatzaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2188

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Berriatuko udalerrian (Bizkaia) dagoen iturburu batetik urtean ureztapenean 13,2 m3 aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzen duen espedientea eta aurretik inskribatutako aprobetxamendua azkentzen duena (A-B-2011-2229 espedientea).

– Emakida-espediente berria: A-B-2025-0029.

– Eskatzailea: Ana María Mugartegi Arambarri.

– Hargunearen kokapena: Berriatua (Bizkaia).

– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X= 544.333; Y= 4.796.592.

– Eskatutako urteko bolumena: 13,2 m3 urteko.

– Uraren erabilera: ureztatzea.

– Aprobetxamenduaren deskribapena: ura kutxatila baten bidez hartzen da iturburutik; 6 m3-ko edukiera duen biltegi batera bideratzen da, eta, gero, baserrian erabiltzen, gutxi gorabehera 60 m2 dituen baratze bat ureztatzeko.

Uraren Euskal Agentziak aprobetxamendu-eskubidea azkentzeko administrazio-prozedura hau hasi du. Hona hemen haren ezaugarriak zehaztuta:

– Azkentzen den espedientea: A-B-2011-2229.

– Hasteko modua: ofizioz.

– Interesduna: Ana María Mugartegi Arambarri.

– NAN/IFZ/AIZ/Pasaportea: ***6501**.

– Hargunea: iturburua.

– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X= 544.297; Y= 4.796.590.

– Udalerria (LH): Berriatua (Bizkaia).

– Uraren erabilera: etxekoa / abeltzaintzakoa / ureztatzea.

– Gehieneko emaria (l/s): 0,037.

– Ebazpenaren eguna: 1993ko azaroak 17.

– Erregistro zk.: 14697/C.

– Azkentzeko arrazoia: uraren emakida berria, eskubidearen funtsezko baldintzak aldatu baitira.

Eta, denak jakinaren gainean egon daitezen, hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) egunean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta (849/1986 Errege Dekretua Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duena da). Horrela, gaiak eragiten dion edonork espedientea aztertu ahal izango du, eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izango du, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atarian ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus), Informazio Publikoa atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 14a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala