Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2026ko maiatzaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
2187

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 5 zenbakiko plazan izapidetzen ari den 91/2026 prozedura arruntean interesa dutenak.

Bilboko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 5 zenbakiko plazan administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da, 91/2026 prozedura laburtuaren izapideen bidez bideratzen dena, Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren 2026ko otsailaren 18ko Aginduaren aurka (2026ko martxoaren 2ko BOE, 54. zk.). Agindu horren bidez, argitara eman zen abenduaren 22ko JUS/1288/2022 Aginduaren bidez deitutako Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan txanda irekiko sistema orokorraren bidez sartzeko hautaketa-prozesuan onartutakoen Euskal Autonomia Erkidegoko plazen zerrenda.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatzen duenaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira euren interes legitimoak defenda ditzaten, egoki baderitzote, Bilboko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 5 zenbakiko plazan, bederatzi eguneko epearen barruan iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 8a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

MARÍA DOLORES MOVILLA RIVAS.


Azterketa dokumentala