Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2026ko maiatzaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2182

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak zenbait zehapen-espediente irekitzeko emandako ebazpenak, Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoa (HSBLO) hausteari lotuta.

Ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Interesdunek 15 egun balioduneko epea dute, ebazpen-proposamen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, espedientea aztertzeko eta beren defentsarako egokitzat jotzen dituzten alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko eta, hala baderitze, prozeduran erabili asmo dituzten frogak proposatzeko. Espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan dute eskuragarri (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio).

2.– Epe horretan alegaziorik egiten ez badute zehapen-prozedura irekitzen duen ebazpenaren edukiaren aurka, irekitze-ebazpen hori ebazpen-proposamentzat jo ahal izango da, eta betetzat jo ahal izango dira hala badagokio ezarriko den zehapen-ebazpenaren aurreko instrukzio-izapide guztiak.

3.– Jakinarazpena jaso eta hurrengo hamabost egunetan isuna ordainduz gero, isunaren kopurua % 50 murriztuko da, Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren 54. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erandio, 2026ko maiatzaren 11.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

ASIER ERKOREKA ARRUZA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala