
95. zk., 2026ko maiatzaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2181
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 48/2026 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
48/2026 prozedura laburtua, zeinaren bidez errekurtsoa jarri baitzaio Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuaren 2025eko abenduaren 1eko Aginduari; agindu haren bidez, berriz, Segurtasun sailburuordearen 2025eko urriaren 20ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen. Ebazpen hartan, Ertzaintzako karrerako funtzionarioak izendatu ziren, Ikuskapen Eskalako ofizial (C329) kategoriarekin.
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian agertu ahal izan daitezen euren legezko interesen alde egiteko, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 5a.
Giza Baliabideen zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER ARRIETA IDIAKEZ.
RSS