
95. zk., 2026ko maiatzaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2175
70/2026 DEKRETUA, 2026ko maiatzaren 5ekoa, «Romo FC» kirol kluba onura publikokoa dela aitortzeko dena.
«Romo FC» kirol klubak aurkeztutako eskabidea aztertu da. Kluba CD0000234 zenbakiarekin inskribatuta dago Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan, eta egoitza soziala Getxon du, klubaren jarduerak direla-eta.
Bidezkoa da aipatutako erakundea onura publikokoa dela deklaratzea, kirolaren esparruan EAEren interes orokorra sustatzen duela iritzita, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman dutenez eta hauetan ezarritakoaren arabera: Euskadiko Jarduera Fisikoari eta Kirolari buruzko martxoaren 30eko 2/2023 Legearen seigarren xedapen gehigarria eta Kirol-klubei eta kirol-elkarteei buruzko ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren 56. artikulua eta hurrengoak (indarrean, Euskadiko Jarduera Fisikoari eta Kirolari buruzko martxoaren 30eko 2/2023 Legeari aurka egiten ez dion guztian) –horietan zehazten dira kirol-klubak onura publikokoak direla deklaratzeko betekizunak–.
Ondorioz, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko maiatzaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– «Romo FC» kirol kluba, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan CD0000234 zenbakiarekin inskribatuta dagoena, onura publikokoa dela deklaratzen da, bere funtzioen bitartez EAEren interes orokorraren alde egiten duela uste baita, eta, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Jarduera Fisikoari eta Kirolari buruzko martxoaren 30eko 2/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritako onurak izango ditu.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko maiatzaren 5ean.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
RSS