Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2026ko maiatzaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2173

EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 15ekoa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena, deialdia egiten duena Uraren Euskal Agentziako normalizazio- eta itzulpen-teknikariaren lanpostua txanda-kontratu bidez eta langile lan-kontratudun mugagabeko gisa betetzeko eta lan-poltsa sortzeko hautaketa-prozesurako.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 8.2 eta 8.4 artikuluetan ezarritakoaren arabera, Uraren Euskal Agentziaren zerbitzurako kontratatutako langileek lan-zuzenbidea bete behar dute, eta Uraren Euskal Agentziari dagokio beren lanpostuetara iristeko araubidea, hautapen-proben betekizunak eta ezaugarriak zehaztea, bai eta lanpostuak betetzeko eta lanbide-sustapenerako prozeduren deialdia egitea, kudeatzea eta ebaztea ere, merezimendu- eta gaitasun-printzipioen arabera.

Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzen dituen Dekretuak (azaroaren 28ko 178/2023 Dekretua) 11.5 artikuluan ezartzen du funtzionarioentzat erreserbatuta ez dauden eta lan-harremana duten lanpostuak Agentziaren Zuzendaritza Nagusiaren deialdi publikoaren bidez bete behar direla, enplegu publikorako sarbidea arautzen duten printzipioak zorrotz betez.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Uraren Euskal Agentziaren zerbitzuko langile lan-kontratudunen lanpostu hau txanda-kontratu bidez eta langile lan-kontratudun mugagabeko gisa betetzeko eta dagokion lan-poltsa sortzeko hautaketa-prozesura deitzea:

• Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritzako normalizazio- eta itzulpen-teknikaria (UL10350-1). Lantokia Vitoria-Gasteizen dago.

Bigarrena.– Agindua ematea deialdi honen xede den hautaketa-prozesua arautzen dituen oinarriak Uraren Euskal Agentziaren webgunean argitaratzeko (http://www.uragentzia.euskadi.eus).

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

Eskaerak Uraren Euskal Agentziaren webgunearen bidez aurkeztu beharko dira (http://www.uragentzia.euskadi.eus), prozesuaren oinarrietan zehazten den moduan. Oinarriak Uraren Euskal Agentziaren webgune horretan argitaratuko dira, EHAAko argitalpen-egunean bertan.

Hirugarrena.– Deitutako lanpostuari dagokion lan-poltsa eratzea hautaketa-prozesua amaitu ondoren.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 15a.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,

ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala