Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2026ko maiatzaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2170

EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 14koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Unibertsitateko irakasle agregatua izendatzeko dena. Plaza horietara sartzeko lehiaketa 2025eko azaroaren 11ko Ebazpenaren bidez deitu zen (2025-12-02ko EHAA).

Errektore honek ebatzi du Alain Garaigordobil Jiménez jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***6947**, Kodea: AGC8L1 – D00145-55. Jakintza arloa: Ingurumen Jarraituen Mekanika eta Egituren Teoria. Saila: Ingeniaritza Mekanikoa. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Materialen Erresistentzia eta Elastikotasuna»; «Solidoen Kalkulu Elastikoa».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2026ko maiatzaren 14a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,

EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.


Azterketa dokumentala