Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2026ko maiatzaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
2168

AGINDUA, 2026ko maiatzaren 13koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, «Euskal Autonomia Erkidegoko perituen koordinatzaile 3435 kodea, 1 dotazioa» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 artikuluan agindutakoaren arabera, eta Justizia eta Giza Eskubideen Sailean hutsik dagoen lan-kontratadun langile finkoetako lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2026ko otsailaren 17ko Aginduan ezarritakoari jarraikiz (2026ko martxoaren 4ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– María Isabel Urquijo de las Reigadas Euskal Autonomia Erkidegoko perituen Koordinatzaile lanpostuan (kodea: 3435, dotazioa: 1) izendatzea.

Bigarrena.– Destino berriko lanpostuaz jabetzea EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean egingo da.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 13a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala