
95. zk., 2026ko maiatzaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
2166
AGINDUA, 2026ko maiatzaren 13koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita «Gipuzkoako Talde Psikosozialeko koordinatzaile» lanpostua (kodea: 3432, dotazioa: 2) izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 artikuluan agindutakoaren arabera, eta Justizia eta Giza Eskubideen Sailean hutsik dagoen langile lan-kontratudun finkoentzako lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2026ko otsailaren 16ko Aginduan ezarritakoari jarraikiz (2026ko martxoaren 4ko EHAA), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Mayi Ane Sarasketa Bengoa izendatzea Gipuzkoako Talde Psikosozialeko koordinatzaile-lanposturako (kodea: 3432, dotazioa: 2).
Bigarrena.– Destino berriko lanpostuaz jabetzea EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean egingo da.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 13a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
RSS