Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2026ko maiatzaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
2165

EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 12koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-taulan 2026ko maiatzaren 12ko Ebazpena, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako komisariondoko kategoriako karrerako funtzionario izendatzen duena.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2021eko abenduaren 13ko Ebazpenaren hamabigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako komisariondoko kategorian sartzeko hautaketa-prozesuko deialdia egiten da; 2022ko urtarrilaren 4ko EHAA, 2. zk.), eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 318/2024 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenen arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakitera ematea 2026ko maiatzaren 12an jarri dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-taulan Segurtasuneko sailburuordearen data bereko Ebazpena, karrerako funtzionario izendatzen duena Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako komisariondoko kategoriarekin.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 12a.

Segurtasuneko sailburuordea,

RICARDO ITUARTE AZPIAZU.


Azterketa dokumentala