Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2026ko maiatzaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2128

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 153/2026 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak.

Gasteizko Auzialdiko Auzitegiaren Administrazioarekiko Auzien Ataleko 4 zenbakian, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da (prozedura laburtuen izapideen bidez egiten zaio jarraipena, zenbaki honen bitartez: 153/2026) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 407/2025 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa administrazio-isiltasunez ezetsi izanaren aurka; ebazpen horren bidez Egonkortzeko EPEko (20/2021 legearen 2.1 artikulua) lehiaketa-oposizioko sistemaren bidez txanda irekian hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena argitaratu zen erizaintzako laguntzaile kategorian (erizaintzako laguntzaile, osasun mentaleko erizaintzako laguntzaile eta osasun mentaleko monitore lanpostu funtzionalak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da, deialdiaren oinarriei jarraikiz, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 13a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

MAITEDER MIELGO RUBIO.


Azterketa dokumentala