
93. zk., 2026ko maiatzaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (158 KB - 2 orri.)
- EPUB (147 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2120
EBAZPENA, 2026ko apirilaren 16koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita 998 zenbakidun ikastaroko ikasleei produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak emateko eta baliozkotzeko.
GERTAKARIAK
Lehenengoa.– Ikastaro hauek antolatu dira:
– 998 zenbakidun ikastaroa, titulua baliozkotzea, maila kualifikatukoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena; produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroak, beste autonomia-erkidego batzuetan egindakoak, oinarrizko mailakoak, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen dutenak.
Ikastaroa irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian (oinarrizko mailarako) eta B zatian (maila kualifikaturako) jasotako edukiaren eta irakastorduen arabera egin da, eta B eta C motako txartelak lortzeko eskubidea ematen du (1311/2012 Errege Dekretua, irailaren 14koa, Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa-esparrua ezartzen duena).
Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.
Zuzenbideko oinarri hauek ikusi dira:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1 artikulua (gaitze-mailei buruzkoa), IV. eranskina (prestakuntza-gaiei buruzkoa) eta 20. artikulua (txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa).
Bigarrena.– Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuaren 9.1.b) artikulua, non landare-osasunaren alorreko eginkizunak Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari ematen zaizkion. Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Agindua ematea nekazaritzan erabiltzeko diren produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartel hauek emateko:
Maila kualifikatuko eta oinarrizko mailakoa, 998 zenbakidun ikastarokoa, ebazpen honen eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 16a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
ONEKA ZABALLA GONZALEZ.
RSS