
93. zk., 2026ko maiatzaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (109 KB - 2 orri.)
- EPUB (131 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2119
AGINDUA, 2026ko maiatzaren 11koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira 2026ko apirilaren 1eko Aginduan atzemandako akats materialak. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan dauden mahastietan uzta berdea egiteko laguntzak arautzen dituzten oinarriak eta 2026. urterako deialdia onartu ziren.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, haiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako hutsak aurkitu dira Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko apirilaren 1eko Aginduan, zeinaren bidez onartu baitziren Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan dauden mahastietan uzta berdea egiteko laguntzak arautzen dituzten oinarriak eta 2026. urterako deialdia (2026ko apirilaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 66. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
Azaldutakoa kontuan izanda, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Zuzentzea Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko apirilaren 1eko Agindua, zeinaren bidez onartu baitziren Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan dauden mahastietan uzta berdea egiteko laguntzak arautzen dituzten oinarriak eta 2026. urterako deialdia.
8. oinarriko 2.b) b.1 puntuan, euskarazko testuaren 2026/1546 (19/12) orrialdean,
hau dio:
«b.1.– Urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 41. artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz, hau izango da diru-sarreretan eragindako galeren konpentsazioa: laguntza jasotzeko aurkezten den lurzatian uzta berdea egiteak diru-sarreretan eragiten duen galeraren % 50eko konpentsazio ekonomikoa. Diru-sarreretan eragindako galera honela kalkulatuko da: laguntzaren xede den lurzatiko mahatsak azken hiru kanpainetan izandako batez besteko prezioa bider datuak dauden azken hiru kanpainetan lurzati horrek izandako batez besteko errendimendua bider laguntzaren xedeko azalera. Erreferentzia-kanpainaren baterako daturik ez badago, kanpaina hori baztertu ahal izango da batez besteko errendimendua kalkulatzeko. Deialdi honetarako, 2021-2022, 2022-2023 eta 2023-2024koak izango dira erreferentzia-kanpainak».
Baina hau esan behar du:
«b.1.– Urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 41. artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz, hau izango da diru-sarreretan eragindako galeren konpentsazioa: laguntza jasotzeko aurkezten den lurzatian uzta berdea egiteak diru-sarreretan eragiten duen galeraren % 50eko konpentsazio ekonomikoa. Diru-sarreretan eragindako galera honela kalkulatuko da: laguntzaren xede den lurzatiko mahatsak azken hiru kanpainetan izandako batez besteko prezioa bider datuak dauden azken hiru kanpainetan lurzati horrek izandako batez besteko errendimendua bider laguntzaren xedeko azalera. Erreferentzia-kanpainaren baterako daturik ez badago, kanpaina hori baztertu ahal izango da batez besteko errendimendua kalkulatzeko. Deialdi honetarako, 2021-2022, 2022-2023 eta 2023-2024koak izango dira erreferentzia-kanpainak, eta ez da kontuan hartuko 2024-2025 kanpaina, bertan izandako errendimendu anormalki baxuak direla eta».
II. eranskinean, euskarazko testuaren 2026/1546 (19/16) orrialdean,
hau dio:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Baina hau esan behar du:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 11.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
AMAYA BARREDO MARTÍN.
RSS