
93. zk., 2026ko maiatzaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2117
AGINDUA, 2026ko apirilaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, Loiu udalerriko (Bizkaia) «Lauro Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari emandako baimena aldatzeko dena, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko unitate bat gehitzeagatik.
Loiu udalerriko (Bizkaia) «Lauro Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den «Lauro Sociedad Cooperativa» erakundeak eskatuta hasitako espedientea aztertu da. Espediente horretan, ikastetxe horri emandako baimena aldatzeko eskatzen da, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko unitate bat gehitzeagatik.
Dagokion administrazio-espedientea Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera izapidetu da, bertan jasota dago indarrean dagoen araudi aplikagarriak eskatzen duen dokumentazioa, eta gaian eskumena duten organoek aldeko txostena eman diote.
Hauek aztertu dira: 3/2020 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako eskubidea arautzen duena; 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldatua; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua; 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako haur-eskolen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena, eta 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan euskal autonomia erkidegoan zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako haur-eskolak arautzen dituen dekretuaren artikulu jakin batzuk indarrean mantentzen dituena, eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak. Horren ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Loiu udalerriko (Bizkaia) «Lauro Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari, 2026-2027 ikasturterako, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko unitate bat gehitzeko baimena ematea. Une horretatik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:
Kode-zenbakiak: 014561 (EAE) eta 48003761 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Lauro Ikastola».
Titularra: «Lauro Sociedad Cooperatiba».
Helbidea: Goitiko-Antsobiaga bidea 2.
Udalerria: Loiu.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 17 unitate, bakoitza, 25 ikaspostutarako edukierarekin.
– Lehen Hezkuntza: 30 unitate, bakoitza, 25 ikaspostutarako edukierarekin.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 20 unitate, bakoitza, 30 ikaspostutarako edukierarekin.
– Batxilergoa: Zientziak eta Teknologia eta Giza eta Gizarte Zientziak modalitateak, 8 unitate, bakoitza, 35 ikaspostutarako edukierarekin.
Bigarrena.– Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeek ezin izango dute beren burua identifikatzeko beren erregistro-inskripzioetan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.
Hirugarrena.– Hezkuntza Administrazioari zuzendutako eskabide edo komunikazio guztietan, dokumentazio propioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa, espezifikoa eta ikastetxearen kodea erabili beharko ditu, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.
Halaber, ikastetxearen publizitateak estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.
Laugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Bosgarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inolaz ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 24a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS