Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2026ko maiatzaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2116

AGINDUA, 2026ko apirilaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, Ermuko (Bizkaia) «San Pelayo» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari baimendutako unitate kopurua eta ikaspostuak aldatzeko dena.

Ermuko (Bizkaia) «San Pelayo» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularra den «CESPE Sociedad Cooperativa» legezko ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da. Espediente horren bidez baimena eskatu da Lehen Hezkuntzan unitate bat kentzeko eta Bigarren Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan unitate bana gehitzeko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Hauek aztertu dira: 3/2020 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena; 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldatua; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua; 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako haur-eskolen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena, eta 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoan zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako haur-eskolak arautzen dituen Dekretuaren artikulu jakin batzuk indarrean mantentzen dituena; eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak. Hoiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ermuko (Bizkaia) «San Pelayo» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzea –kodeak: 014737 (EAE) eta 48004477 (unibertsala)–, Lehen Hezkuntzako unitate bat kendu delako eta unitate bat gehitu delako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapan.

2026-2027 ikasturtetik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Sailaren unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistroko datu hauekin:

Zentroaren kodeak: 014737 (EAE) eta 48004477 (unibertsala).

Izen orokorra: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua (HLBHIP).

Izen espezifikoa: «San Pelayo».

Titularra: «CESPE Sociedad Cooperativa».

Helbidea: Betiondo kalea, 7 (egoitza nagusia) eta San Roke kalea 3-5.

Udalerria: Ermua.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Ondoriozko osaera:

– Haur Hezkuntza, lehen zikloa: 2 unitate:

• 1 unitate 1-2 urteko haurrentzat, 13 ikaspostutarako edukierarekin.

• 1 unitate 2 eta 3 urte bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostutarako edukierarekin.

– Haur Hezkuntza, bigarren zikloa: 3 unitate 25 ikaspostutarako edukierarekin.

– Lehen Hezkuntza: 6 unitate, 25 ikaspostutarako edukierarekin.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 6 unitate, 30 ikaspostutarako edukierarekin.

– Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia», «Humanitateak eta Gizarte Zientziak» eta «Orokorra» modalitateak, 2 unitate 35 ikaspostutarako edukierarekin.

Bigarrena.– Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezingo du erabili erregistroko inskripzioan agertzen den izena ez den beste izenik.

Hirugarrena.– Ikastetxearen titulartasuna indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, bai eta dagokion aldaketa eskatzera ere, legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Laugarrena.– Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETako LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inolaz ere, hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortuko direnik.

AZKEN XEDAPENETAko BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 20a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala