Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2026ko maiatzaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2115

72/2026 DEKRETUA, maiatzaren 5ekoa, zeinaren bidez Ilustre Colegio de la Abogacía de Gipuzkoa – Gipuzkoako Abokatuen Elkargoa izena aldatzen baita, eta horren ordez Ilustre Colegio de la Abogacía de Gipuzkoa – Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestua izena onartzen baita.

Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkio profesionalen elkargoei buruzko eta tituludun lanbideetako jarduerari buruzko eskumen guztiak, hargatik eragotzi gabe Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan ezarritakoa.

Ilustre Colegio de la Abogacía de Gipuzkoa – Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak bere estatutuen aldaketa onartzeko eskabidea aurkeztu zuen, eta bertan elkargoaren izenaren aldaketa jaso zuen.

Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 28.2 eta 29.3 artikuluek xedatutakoaren arabera, elkargo profesionalen izena aldatzeko, izapide hauek bete behar dira: dagokion kontseilu profesionalak txostena egitea eta Jaurlaritzak dekretu bidez onartzea. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Hori horrela, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak proposatuta eta indarrean diren legeetan zehaztutako izapideak bete ondoren, Gobernu Kontseiluak 2026ko maiatzaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartzea Ilustre Colegio de la Abogacía de Gipuzkoa–Gipuzkoako Abokatuen Elkargoaren izena aldatzea; aurrerantzean, Ilustre Colegio de la Abogacía de Gipuzkoa–Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestua izango da.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2026ko maiatzaren 5ean.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala