Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2026ko maiatzaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2107

323/2026 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Psikiatriako Atal Sanitarioko burua aldi baterako eta lau urte luzagarriz izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarean, Haur eta Gazteen Osasun Mentaleko Sareko Unitatean.

Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen azaroaren 6ko 292/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat argitaratu zen Arabako Osasun Mentaleko Sareko Haur eta Gazteen Osasun Mentaleko Sareko Unitateko Psikiatriako Atal Sanitarioko buru lanpostu bat hornitzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2025eko azaroaren 26ko EHAA, 228. zk.; eta 2025eko abenduaren 5eko BOE, 292. zk.).

Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Tina Sota Leiva andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Psikiatriako Atal Sanitarioko buru izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarean, Haur eta Gazteen Osasun Mentaleko Sareko Unitatean.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Psikiatriako Atal Sanitarioko buru izendatzea Tina Sota Leiva andrea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarean, Haur eta Gazteen Osasun Mentaleko Sareko Unitatean.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2026ko maiatzaren 6a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunari eta Arabako Osasun Mentaleko Sareari ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 6a.

Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea.
E.B. (311/2023 Ebazpena, azaroaren 22koa).

Langileen zuzendaria,

ANDREA SALINERO BERASALUCE.


Azterketa dokumentala