
92. zk., 2026ko maiatzaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2103
IRAGARKIA, jendaurrean jartzen duena honako administrazio-emakida hau eskatzeko espedientea: Azpeitiko udal-mugartean (Gipuzkoa) dauden Santa Krutz auzoko Basarte eta Txindurri iturburuetatik urtean 7.245 m3 ur abeltzaintzan eta ureztaketan erabiltzekoa.
– Espedientearen kodea: A-G-2020-0005
– Eskatzailea: Berrosueta ur-erabiltzaileen komunitatea.
– Jardueraren kokapena: Azpeitia (Gipuzkoa).
– Hargunea (UTM (ETRS89) koordenatuak):
Basarte iturburua: X: 557.544 Y: 4.780.671
Txindurri iturburua: X: 557.581 Y: 4.780.153
– Eskatutako urteko bolumena: 7.245 m3/urte.
– Uraren erabilera: abeltzaintza eta ureztaketa.
– Jardueraren deskribapena: Basarte iturburuko urak lurpeko kutxatila-depositu batean biltzen dira, eta handik baserrietara bideratzen dira, hiru hodi independenteren bidez. Txindurri iturburuko urak hiru zatitan banatutako biltegi batetik hogei metrora biltzen dira, eta hara grabitate bidez iristen dira. Handik, konpartimentu bakoitzetik baserri berberetara bideratzen dira.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, eta hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita. Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatzen denaren arabera jartzen da jendaurrean (errege-dekretu horren bidez onartu zen Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua), urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, honek eragiten dien pertsonek espedientea azter dezaten eta komenigarritzat daukatena adieraz dezaten 39/2015 Legean aurreikusitako moduan, epe horren barruan.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atarian (https://www.uragentzia.euskadi.eus), Informazio Publikoa atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 6a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANA ISABEL MONTILLA OLALDE.
RSS