
92. zk., 2026ko maiatzaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (104 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2102
IRAGARKIA, jendaurrean jartzen duena Portugalete, Sestao, Valle de Trápaga-Trapagaran, Leioa eta Getxo udal-mugarteetan (Bizkaia) Lamiako ibai azpia eraikitzeko proiektua egikaritzeko espedientea.
– Espedientea: AO-B-2023-0862.
– Eskatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia.
– Ibilgua/k: Ibaizabal Transición itsasadarra.
– Gobela ibaia.
– Ballonti erreka.
– Izenik gabeko erreka.
– Izenik gabeko errekastoa.
– Udal-mugarteak eta lurralde historikoa: Portugalete, Sestao, Valle de Trápaga-Trapagaran, Leioa eta Getxo (Bizkaia).
– Jarduketa-eremua (koordenatuak UTM (30N ETRS89): X = 499352; Y = 4796239.
Jarduketa honako honetan datza: Europan barnako Oinarrizko Sareko (TEN-T) pilaketa eta kalteberatasuna murrizteko proiektua, Bilboko Atlantikoko korridoreko elementu eta nodoetarako sarbideetan eta Bizkaiko metropoli aldean, Nerbioi itsasadarraren azpitik bi tunel eraikiz, Portugalete, Sestao, Valle de Trápaga Trapagaran, Leioa eta Getxoko udal-mugarteetan (Bizkaia), Gobela ibaiaren, Ballonti errekaren, izenik gabeko erreka baten eta izenik gabeko errekasto baten jabari publiko hidraulikoa gurutzatuz, eta itsasadarraren itsaso eta lehorraren arteko babes-zortasuneko eremuan.
Hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, bat etorriz Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 53. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin, kaltetua izan daitekeen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan adierazitako epean, 39/2015 Legean aurreikusitako moduetan.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta https://www.uragentzia.euskadi.eus Interneteko atarian ere, Informazio Publikoa atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 6a.
Zuzendari nagusia.
PD (2026ko otsailaren 20ko Ebazpena).
Lan-baimenen arduraduna,
MARÍA JOSÉ GUERRERO VERDEJO.
RSS