Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2026ko maiatzaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2100

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Bizkaiko Arratzuko udalerriko Barrutia auzoan dagoen putzu bateko urak ureztaketan aprobetxatzeko emakida-espedientea.

– Espedientearen kodea: A-B-2025-0021.

– Eskatzailea: Jesús Izaguirre Basabe.

– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X=527.089; Y=4.796.533

– Eskatutako urteko bolumena: 3.200 m3/urte.

– Uraren erabilera: Nekazaritzako ureztatzea (kiwi-arbolak mikroaspertsio bidez ureztatzea).

– Laborearen azalera: 1 ha.

– Jardueraren kokapena: Bizkaiko Arratzuko 001 poligonoko 26. eta 27. lurzatiak.

– Lanen deskribapena: Putzua 250 mm-ko diametrokoa da, eta 70 metroko sakonera dauka.

Ura Veneto markako urpeko ponpa baten bidez aterako da (ST-13-21 modeloa, 2 CV-ko potentzia duena), eta 30 m3-ko edukiera duen andel malgu batera eramango da.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen 1986ko apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan eta 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoaren arabera, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean ezarritako moduen bidez eta adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, bai Uraren Euskal Agentzian bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 27a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala