Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2026ko maiatzaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2098

IRAGARKIA, zeinaren bidez Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Zerbitzu zuzendariak zehapen-prozedurako instruktorearen ebazpen-proposamena jakinarazten baitu.

Aipatutako ebazpen-proposamena jakinaraztea lortu ez denez saiatu arren, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Prozeduran interesa duen pertsonak (eranskinean dago identifikatuta) ebazpen-proposamenaren testu osoa ikus dezake, bai eta espedientea kontsultatu eta espedientean dauden agirien kopiak lortu ere. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara jo behar du (Donostia kalea 1, 9. solairua, Lakua I, Vitoria-Gasteiz), edo Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako edozein lurralde-bulegotara:

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: Concha Jeneralaren kalea 23, Bilbao.

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: Easo kalea 10, Donostia.

Arabako Lurralde Ordezkaritza: Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez ere eskuratu dezake haren edukia (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta).

Halaber, hamabost (15) egun baliodun ditu alegazioak egiteko, frogaldia irekitzeko eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 6a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO CARRILLO NAVAS.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala