Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2026ko maiatzaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2097

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren arduradunaren 2026ko apirilaren 7ko idazkia, Administrazioaren ondare-erantzukizunagatiko administrazio-erreklamazioaren espedientea hasi dela jakinarazten duena eta eskaera zuzentzeko eskatzen duena.

Aipatutako idazkiaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko ebazpenaren jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

10 egun balioduneko epea dago, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera, eskabidea zuzentzeko behar den dokumentazioa aurkezteko.

Aipatutako espedientearen hasierako komunikazioaren eta zuzentzeko errekerimenduaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 6a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala